Orain dela lau urte atxilotu zituzten bi lagun Lizarran, kale salmentan aritzeagatik, eta martxoaren 31n epaitu zituzten, Iruñean, SOS Arrazakeria eta Papelak Denontzat plataformek deituriko elkarretaratzea epaitegiaren aurrean zela. Kale salmenta "ez kriminalizatzeko eta ez zigortzeko" exijitu zuten protestaren deitzaileek orduan, Pertsonak ez dira ilegalak eta Ez dago aldaketarik denok sartzen ez bagara aldarri artean. Gaur, absolbitu egin dituzte bi saltzaileak.
1.5000 euroko isuna eskatzen zuen fiskalak bakoitzarentzat, baina aske eta kargurik gabe geratu dira.
Ez dadila kriminalizatu
Gizarte eta babes eragileek kale salmenta ez kriminalizatzeko kanpaina abiatu dutela gogorarazi zuen SOS Arrazakeriako kide Beatriz Villahizanek, elkarretaratzea egindakoan, latza baita egoera: "Berzigortze prozesu baten aurrean gaude, kriminalizazio era berrien aurrean; errepresioak sistemaren ertz ikustezinak kolpatzen ditu".