Agiri bat aurkeztu dute Donibane eta Printzearen harresi haur eskoletako guraso batzuek, bi ikastetxe horietan euskara lerroa txertatzeko "Nafarroako Gobernuak Alde Zaharrean eta Sanduzelain egin duen gisan".
Joseba Asiron Iruñeko alkateak adierazpenak egin eta azaldu du "justiziazkoa" dela euskarazko eskaintza zabaldu izana Iruñean, hamabi haur eskoletatik lau baino ez baitira euskaraz, iaz bi gehiago batu ostean, gainera. Hala, %33koa da eskaintza, Iruñeko Udalak eskatutako inkestek adierazi badute ere eskaria are handiagoa dela.
Erabilitako metodoen arabera ere hausnarra egin du Asironek: "Iruñeko Udalak haren irizpideak dauka eta Nafarroako Gobernuak bereak. Edozein irizpide izan daiteke onargarri, ikuspegi politikotik, eskaintza eta eskaria berdintzeko, eta hori da inportantea eta urteetan egin izan ez dena".