Lehen aldiz 2014an eskatu zuten bizilagunek kuartela eraikitzea aurreikusi zuten lur-eremua aztertzeko. Herritar horien ustez "araudia bete gabe eta interes orokorretatik urrun" hartutako erabakia izan zen Guardia Zibilaren kuartela eraikitzeko erabakia. Nafarroako Administraziorako Auiztegiak berretsi egin zuen bizilagunen eskaera baina Fiteroko Udalak, garai hartan UPNren alkatea agintean zuela, Raimundo Agirre, muzin egin zion eskaera horri. Kuartela eraikitzeko erabakiarekin aurrera egin nahi zuen eta prozesu judizialean sartu zuen kasua eta 21.000 euro utzi ditu bidean.
Azkenik, bizilagunek egindako eskaera aintzat hartu beharko dute eta Nafarroako Kontseiluak aztertu beharko du kuartela egiteko lur-eremuaren zesioan irregulartasunak izan ote diren. Doan emandako lur-eremua izan zen, Guardia Zibilarentzako kuartelaz gain beste bost etxebizitza ere egin zituzten, eta azken hori, Hirigintza Planarekin bateraezina izan da.
2015ean inauguratu zuten Fiteroko kuartela. Jorge Fernandez Diaz Barne Ministroa izan zen ekitaldian eta alboan izan zituen Yolanda Barcina Nafarroako presidente izandakoa eta Espainiako Gobernuko ordezkaria Nafarroan Carmen Alba, besteak beste.