Esa gehiagorik ez plataformako kideak izan dira arratsaldean parlamentuan. Protesta egin dute Esako urtegian egiten ari diren lanak, proiektua bertan behera uzteko eskatzen. Gero, zenbait kide eta Antonio Casas geologoa izan dira Landa Garapenerako batzordean.
Esa urtegian egiten ari diren lanez mintzatu dira. Eta gogoratuko dute, eskuin hegalak mugitzen segitzen duela eta hori ez dela arrisku bakarra. Obrak berak, proiektuak osotasunean eragiten duelako egoera desegonkortzera.
Informaziorik ez zaiela iristen ere salatu dute. Ebroko Ur Konfederazioak eta Ministerioak ez die datu eguneraturik ematen eta horrek areagotu egiten du Esa urtegiaren inguruko herrietako biztanleen artean.
Alderdi politikoei eskatuko diete eurekin bat egin eta Esa urtegiaren proiektuaren inguruko xehetasun guztiak eskatzeko.