Ikastetxe publikoen aldeko kanpaina abiatu du Nafarroako Gobernuak. Horrekin batera Haur eta Lehen Hezkuntzako aurre-matrikulazio kanpaina hurbildu ahala, 'eremu ez-euskaldunean' D ereduari buruzko informazioa zabalduko dute. Horretarako hiltzaldiak eskainiko dituzte gaurtik aurrera eta otsailaren 7ra arte. Lodosan eta Castejonen ekinen diote gaur.