'Eremu ez-euskaldunean' D ereduari buruzko hitzaldiak eginen dituzte

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 18a, 08:30

Urtarrilaren 30etik otsailaren 7ra eginen dituzte hitzaldiak. Lodosa, Castejon, Caparroso, Citruenigo, Tafalla, Ancin, Tutera, Allo, Los Arcos, Zangotza, Noain, Larraga, Mendigorria eta Azkoienen izanen dira. 

Euskarabidea buru izanen den hitzaldiak eskainiko dituzte 'eremu ez-euskalduneko' herrietan. D ereduari buruz gurasoek eta herritarrek izan ditzaketen zalantzak argitzeko asmaoa dute. Eremu horretan lehen aldiz 14 ikastetxek eskainiko dute D eredua eta horrek eragin dezakeenaren berri xehe emateko aukera izanen da. 

Otsailaren 13tik 17ra izanen da 3 urteko haurrak ikastetxean aurre-matrikulatzeko epea eta hori baino lehen euskarazko ereduan izen emateak zer eskaintzen ahal dien azalduko diete. Urtarrilaren 30etik otsailaren7ra eginen dituzte hitzaldiak, 17:00etan: 

  1. Urtarrilaren 30ean Lodosan eta Castejonen. 
  2. Urtarrilaren 31n Caparroso eta Citruenigon.
  3. Otsailaren 1ean Tafallan eta Ancinen. 
  4. Otsailaren 2an Tuteran eta Allon. 
  5. Otsailaren 3an Los Arcos eta Zangotzan. 
  6. Otsailaren 6an Noain eta Larragan. 
  7. Otsailaren 7an Mendigorrian eta Azkoienen. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!