Altsasuko liskarra "terrorismoa" izan ez zela esan dute Polizia txostenek

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 25a, 09:38

Argazkia: Manifestazioa iragartzeko Altsasuko herritarrek eskainitako prentsaurrekoa. / Ahotsa.info

> "Planeatutako lintxamendurik" ez zen egon, ustezko gorroto delitua da, Guardia Zibilaren arabera, ez, ordea, "terrorismoa".

> Bi gazteek ez dute Audientzia Nazionalera joan beharko; Nafarroan epaituko dituzte.

Ez da "terrorismoa"; izatekotan, "gorroto delitua" da. Hori dio Guardia Zibilak. Hala, baretu egiten da auzia bera, oraindik oso larria bada ere. Behintzat, bi gazteek ez dute Espainiako Audientzia Nazionalean deklaratu beharko, Nafarroan geratuko baita auzia. Dena dela, ez da makala "autoritatearen kontrako eroasoak" leporatzea: urtebete eta lau urte arteko kartzela zigorra ekar lezake, baita sei eta hamabi hilabete arteko isuna.

Guardia Zibilaren txostenak Foruzaingoaren bertsioa berretsi egin du, ondorioz. Terrorismoaren Biktimen Elkarte Covitek aldarrikatzen du terrorismo delitutzat hartzeko.

Eskuina, Barkosen iritziaren eskean

Uxue Barkos presidenteak eta Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak parlamentuan agerraldia egin, eta azalpenak eman ditzaten eskatu dute UPNk eta PPk; are xeheago: "erradikal abertzaleek GUardia Zibilaren bi kideri egindako erasoaldiaren inguruan" mintza daitezen nahi dute.

UPNk Olloren agerraldia eskatu du; Barkosena, PPk. Biek ala biek, gainera, zalantzan jarri dute Geroa Baik Bildurekin harremana izatea, Altsasuko erasoa "esplizituki" gaitzesten ez duenean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!