Altsasuko gertakaria gaitzesteko bi deklarazio onartu ditu Nafarroako Parlamentuak

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 17a, 13:34

Argazkia: Mahaia eta eledunen batzarra, gaurko bileraren ostean.

Adierazpen batek Geroa Bai, Ahal Dugu, Ezkerra eta PSNren babesa izan du: kontra bozkatu dute UPNk eta PPk; eta, EH Bildu, berriz, abstenitu egin da. Beste deklarazioak, UPNrena, PSNrena eta PPrena.

Adierazpen batek Geroa Bai, Ahal Dugu, Ezkerra eta PSNren babesa izan du: kontra bozkatu dute UPNk eta PPk; eta, EH Bildu, berriz, abstenitu egin da. Hiru puntuko testuak gertutakoa gaitzetsi, zauritutakoei elkartasuna adierazi eta "bizikidetzaren" alde egin du.

UPNk, ordea, bestelako adierazpen bat jarri du mahai gainean: Guardia Zibilari babes osoa adierazi diote erregionalistek, "gaitzespen irmoa" azaldu, eta Vecinos de Paz elkarteak Guardia Zibila sostengatzeko gaur arratsalderako deituriko elkarretaratzearekin bat egin dute. Gainontzeko taldeak abstenitu egin dira lehenengo puntuetan, eta kontra egin Vecinos de Paz elkartearen mobilizazioari dagokionez.

Hika mika izan da eledunen batzarrean. EH Bildu abstenitu izanak harrotu ditu hautsak, eta horregatik, gaiaren inguruko irakurketa gauzatu du Adolfo Araizek. EH Bilduk "zalantzarik gabe bakearen eta bizikidetzaren alde" egiten duela esan, eta gertatutakoaren inguruko informazioa bildu nahi dutela ziurtatu du: haren irudiko, Guardia Zibilak emandako bertsio ez da bertsio bakarra. Xehetasun bat ere gaineratu du: Altsasuko borrokak ez duela ez du "izaera politikorik".

Bakea eta bizikidetza, denen ahotan

Bakea eta bizikidetza. Bi horiek, talde guztiek aitatu dituzten hitzak. Bide horretatik jo du Geroa Baiko Koldo Martinezek ere Altsasukoa "beste garai bateko" gertakarien gisako gertaera lazgarria dela esanda; nolanahi ere, Guardia Zibilaren kontrako "atentatua" ez dela adierazi du.

Ahal Dugu alderdiko Laura Perezek ere "lasaitasunerako" deia zabaldu du, gertatutakoa kritikatzearekin bat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!