"Polizia muntaia" salatzeko kaleak hartu ditu Altsasuk

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 24a, 08:37

Argazkia: Altsasuko manifestazioaren irudia. / @IonOrzaiz

"Guardia Zibilaren eta komunikabideen muntaia politiko-mediatikoa" salatu dute 2.000 lagun inguruk, Guardia Zibilari eraso egitea leporatuta herriko bi gazte atxilotu, eta polemika piztu ostean.

Alde hemendik, utzi bakean, Telebista, manipulazioa, Zuek faxistak zarete terroristak eta Torturatzaileak kanpora oihukatu zuten larunbatean Altsasun bildutako 2.000 herritarrek, iragan asteburuan bi gazte Guardia Zibilari eraso egitea egotzita atxilo hartu, eta herritarrek "muntaia politiko-mediatikoa" izan dela salatu ostean.

Guardia Zibilaren presentziarekin igaro zituen kaleak Utzi bakean! lelopean antolaturiko manifestazioak. Hasi bezain pronto, "probokazioetan ez erortzeko" aholkatu zieten antolatzaileek manifestariei, eta ezbeharrik gabe garatu zen mobilizazioa, Guardia Zibilaren ibilgailu batek protesta geratzeko imintzioa egin bazuen ere.

Ibilbidea amaituta, "zirku mediatiko politiko poliziala" gaitzetsi zuen komunikatua irakurri zuen ordezkariak: "Bi gazte atxilotu, Altsasu militarki okupatu, eta herria iraindu dute hedabide gehienek. Dena dela, bertsio ofiziala desmuntatu dugu".

Nafarroako Gobernuari kritika

Nafarroako Gobernuari "epelkeriaz" jokatzea leporatu diote, izan ere, aintzat hartu du bertsio ofiziala, "beste inorekin hitz egin gabe, eta ikerketarik egin gabe".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!