Aitor Zandueta Makilakixki: “Yahoo erraldoia hondoratzen ari da”

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 18a, 13:35

Zientzia, teknologia eta frikismoa lantzen ditugu Metropoli Foraleko laborategi erradioaktiboan. Bestondoaren kontrako Alcosynth edabe magikoa, Yahoo atariaren erabiltzaileei eginiko lapurketa, Voyager zunden urrezko diskoa eta pendrive zaharrak mintzagai izan ditugu.

Aitor Zandueta ikerlaria Klingon arrazako humanoidea da. Jedi maisu indartsua eta jakintsua. Materia organikoz eta elementu teknologikoz osatutako Ziborg izakia. Irrintzi dorreko teilaturaino bi astean behin igotzen zaigun Spiderman armiarma gizona. Aitor Zandueta, makilakixki.

Bestondorik gabeko mozkorraldiak, aurki

Edabe magikoak Alcosynthdu izena eta betiko alkoholaren eragina izango du baina biharamunik eragin gabe. Londresko The Imperial Collegeko katedraduna den David Nuttek aurkitu du. 90 konposatu kimiko desberdin patentatu ditu eta orain pertsonengan duten eragina ari dira frogatzen.

2050. urterako alkoholaren ordez alcosynth erabiliko dela aurreikusten dute. 2011. urtean lehenengo esperimentuak egin zituzten valiumaren antzeko substantzia batekin. Mozkorraldiaren hasierako sentsazioak eragiten zituen

Alcosyntharen formula ez da ezagutzera eman patentatua dagoelako. Alcosyntharen berezitasunak honakoak dira : bi orduko eragina du (alkoholak bezala). Ezin duzu gehiegi mozkortu. Muga batera iritsita ez baitu eragin gehiagorik (3-4 edari hartzea bezala). Erresuma Batuko Garagardo eta Puben Elkartearen buru den Neil Williamsek ez du begi onez ikusten.  Xataka, The Independent                                                                                                               

Yahoo gainbeheran

Irailan, Yahook historiako hackeorik handiena sufritu zuela jakitera eman zen. 500 milioi kontuetako datuak lapurtu zizkioten: izena, posta elektronikoa, jaioteguna, telefonoa, pasahitza, baina ez bankuetako txartelen zenbakiak.Lapurreta 2014. urtean izan zen baina orduan ez zioten garrantzirik eman.Bi urteko ikerlanaren ondoren ohartu dira.

Urrian, AEBetako gobernuak eskatuta Yahook erabiltzaileak espiatzen dituela jakin da. Ez da arraroa konpainia handiek AEBetako gobernu agentziei datuak ematea, baina, oro har, konpainiek datu jakin batzuk baino ez dituzte ematen. Kasu honetan Yahook modu aktiboan bildu du informazioa, berak garatutako eta posta elektronikoak eskaneatzen dituen software baten bidez. NSAren eskuetan posta elektroniko guztiak jarri zituen.

Historia apur bat eginez: 90ko hamarkadan Yahoo bilatzaile nagusia zen. 2002an Google erosteko aukera izan zuen 5.000 milioi dolarren truke. Egun 300.000 milioi dolar balio du. 2006. urtean Facebook erosteko aukera izan zuten 1.000 milioi dolarren truke.    

Orain, Facebookek 300.000 milioi dolar balio du. 2008. urtean Microsoftek Yahoo erosteko eskaintza egin zuen 44.000 milioi dolarren truke. AEBetako Verizon enpresak 4.800 milioi dolarren truke erosiko du Yahoo, baina azken aldiko gertakarien ondoren, batek daki. Omicrono, Recode, Xataka

Voyager zunden urrezko diska eskuratu nahi?

Voyager zundak 1977. urtean bidali zituzten espaziora. Eguzki Sistemako hainbat planeta ikertu zituzten. Voyager-1 Eguzki Sistematik atera da jada. 40.000 urteren buruan Gliese 445 izarretik gertu pasako da.

Urrezko disko bat zeramaten: estralurtarrentzako mezua. Agurrak munduko hainbat hizkuntzatan. Munduko hainbat kanta (Georgiako abesbatza, Mozart, Rolling Stones...). Munduko soinuak (txoriak, olatuak, baleak...). Munduko irudiak (irudi zientifikoak, animaliak, gizakiak, gizartea...). Kritikak zirela-eta ez zituzten giza-gorputzak biluzik erakutsi

Kickstarted crowdfunding kanpaina baten bitartez diska honen kopia eskuratu daiteke. Urriaren 20an amaitzen da epea. Helburua 10 bider lortu dute: 8000 pertsonek parte hartu dute eta milioi bat dolar bildu dute. Urre koloreko 3 binilo diska + liburua, 98 USD. Gutxiago ordaintzekotan deskargatzeko aukera baino ez du ematen. Xatakaciencia, Kickstarter

 

DNA, etorkizuneko pendrivea

Informazioa gordetzeko DNAren abantailak nagusiak bi dira: informazio dentsitatea (1g DNA= 100.000 milioi DVD) eta formatuaren bizi-luzera.

Obsoleszentzia: Informazioa gordetzeko formatuak tarteka-marteka aldatzen diren bitartean DNA irakurtzeko mekanismoa unibertsala da izaki bizidun guztietan. Apokalipsi bat gertatuz gero informazioa hurrengo belaunaldietara pasatzeko modurik egokiena.

Teknologia honek dituen arazoak gaur egun honakoak dira: informazioa idatzi eta irakurtzea prozesu motela da. Garestia ere. Prezioak jaisten ari diren arren, ohiko teknologia baino askoz garestiagoa da (HDD 1TB=1milioi MB=50€ vs DNA 1MB=500$).

2012an Hardvardeko unibertsitateko ikerlariek Regenesis liburua DNAn kodetu zuten. 2013an EBIko (Europako Bioinformatika Institutua) audio fitxategiak kodetu zituzten DNAn.

2015ean Illinoiseko Unibertsitateko ikerlariek Wikipediako sei orri gorde zituzten eta ondoren editatu, dena DNA mailan. 2015ean ere Washingtongo Unibertsitateko ikerlariek, Microsoftekin batera lau irudi gorde zituzten DNAn eta gero berreskuratu eta digitalera pasa, akats bakar batekin.

Herbehereetako Groningen Unibertsitatean esporetan gorde nahi dute informazio hori Bakterio baten esporak erabiltzen dituzte : Bacillus Subtillis

Esporak oso egonkorrak dira, garraiatzen errazak eta hautematen zaila. Espioitzarako tresna ezinhobea. New Scientist, NY Times,

 

 

 

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!