Musika Aretoak Kalean, tokiko musikaz gozatzeko hamar kontzertu

Euskalerria Irratia 2025eko uztailaren 28a

2024ko Musika Aretoak Kalean

Udako arratsaldeetan Iruñean, Tuteran, Erronkarin eta Elizondon agertokiak jarriko dituzte edukiera txikia zein handia duten aretoei babesa emateko. Big Member, Los Bengala, Black Beltz, Patxa edota Chuleria Joder kontzertuen artean.

Askotariko musika estiloz betetzen ditu karrikak Musika Aretoak Kalean zikloak. Aretoetako ateak zabaldu eta kalera lekualdatzen dute oholtza. Uztailaren 30etik irailaren 17ra bitarte izango dira kontzertuak, asteazkenero, eta sarrera librea izango da.

Iruñeko Udalak  eta Navarra Music Commissionek lankidetzan antolatzen dute zikloa edukiera txikia zein handia duten aretoei babesa emateko xedez. Askotariko estilo eta jatorrietako musikaren alde egindako apustua nabarmentzeaz gain, tokiko musika sustatzeko bidea ere bada. Aurtengo edizioan honako areto hauek parte hartuko dute: Garazi, Canalla, Geltoki, Txintxarri, Terminal, Krawill eta Zentral, Iruñean; eta La Guarrida, Tuteran, Errota Erronkarin eta Txokoto Elizondon.

Basotxoko kalea izango da agertoki nagusia, baina aurreko edizioan bezala, beste hiru espaziora hedatuko da: Tutera, Erronkari eta Elizondo.

Aurtengo kontzertuen artean Big Member, Tiburona, Kbless, Los Bengala, Black Beltz, Patxa, Chuleria Joder, Exuvia eta Chicarela, Aurora Beltran eta Monte del Oso izango dira.

Kontzertuak herriz herri

Iruñean, Basotxo kalean, 20:00etan izango dira emanaldiak:

  • Uztailak 30, asteazkena: Big Member, Garaziren eskutik.
  • Abuztuak 6, asteazkena: Tiburona, Canallaren eskutik.
  • Abuztuak 13, asteazkena: Kbless, Geltokiren eskutik.
  • Abuztuak 20, asteazkena: Los Bengala, Txintxarriren eskutik.
  • Irailak 3, asteazkena: Black Beltz, Terminalen eskutik.
  • Irailak 10, asteazkena: Patxa, Krawillen eskutik.
  • Irailak 17, asteazkena: Chulería Joder, Zentralen eskutik.

Tuteran, uztailaren 25ean, ostirala, izango da Exuvia eta Chicarela taldeen kontzertua. La Guarridaren eskutik iluntzeko 21:00etan hasiko da kontzertua.

Erronkarin hitzordua abuztuaren 8an izango da. Errota tabernaren eskutik arratsaldeko 20:00etan Aurora Beltranek joko du.

Irailaren 6an Elizondon joko du Monte del Oso taldeak Txokoto tabernaren eskutik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!