Foru Gobernuak emakumeen parte-hartzea sustatzeko eta ikertzeko jarduerak babestuko ditu

Euskalerria Irratia 2025eko uztailaren 29a

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (INAI) IPES, COMFIN eta NUPekin dituen hitzarmenak berritu ditu eta 240.000 euro banatuko ditu exekutiboak. Emakumeek ekoitzitakoak sustatu eta babestu, eta emakumeen parte hartzea bultzatzea bizitza sozialean, politikoan, kulturalean eta ekonomikoan dira helburu nagusiak.

Foru Gobernuak aurten 240.00 euroko laguntza eman die IPES Fundazioko, COMFIN Nafarroako Berdintasunaren aldeko Emakumeen eta Feministen Erakundeen Koordinakundeko eta NUPeko emakumeen partaidetza politikoa eta soziala ikertu, ikusarazi eta sustatzeko hainbat jarduerari.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak hiru erakunde horiekin dituen hitzarmenak berritu ditu. Hitzarmenek zabalkunde, prestakuntza, ikerketa eta sare lanak aurreikusten dituzte. Emakumeen ahalduntzea eta emakumeek bizitzako hainbat esparrutan parte har dezaten sustatzeko xedea duten jarduerak dira indartutakoak.

Besteak beste, Silvia Fernández Viguera Emakumeen Dokumentazio Zentro eta Liburutegiaren funtsak mantentzea eta zabaltzea da helburuetako bat; 100.000 euro bideratuko dira Horretarako. 'Unidas somos más fuertes' emakumearen partaidetza soziopolitikorako proiektua bultzatzea; edota Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedra sendotzeari bideratuko da.

Hiru erakundeek hitzartutako jarduerak gauzatzeko baliabide materialak eta giza baliabideak emateko konpromisoa hartu dute, bai eta jarduerak egin izana eta lotutako gastuak justifikatzekoa ere.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!