Otsailean TRWn indarrean sartutako Enplegu Erregulazio Txostena "ez da zuzenbidera egokitzen", enpresak ez baititu ekonomia, antolakuntza eta ekoizpen arrazoik eman, epailearen hitzetan. Orain, lantegia "epaia aztertzen ari da", bertako iturriek esan dutenez.
Ostiralera arte, gainera, oraindik badute epaiaren kontrako helegitea aurkezteko epea.
CCOOko kide Josi Alvarezek adierazi du enpresak zer egin behar duen argitzerakoan hasiko dela langile batzordea ere bide orria zehazten. Dioenez, enpresak helegitea aurkeztuz gero, batzordeak ere aurkeztu eginen du.