Barkosek esan du PPNk ez lukeela "eraso gisa" hartu behar Bilduko parlamentariek torturaren aurkako afixak erakustea

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 22a

Argazkia: Ana Beltran eta Javier Garcia PPNko parlamentariak, "tortura" zioten afixak ikusi ostean.

PPNko kideek alde egin zuten atzoko parlamentuko saiotik, haserre; Ana Beltranek tira-birak izan zituen EH Bilduko kideekin, eta "torturatzaileak eta hiltzaileen babesleak" izatea leporatu zien.

Nolanahi ere, Bilduko parlamentariek kartelak erakustea "guztientzat" izan da "mingarria", Nafarroako presidente Uxue Barkosen aburuz.

Ez du ulertu, dena dela, popularrek hanka egitea, ez lukete "eraso gisa" hartu behar.

Nafarroako Gobernuari buruz galdetuta, taldeen artean "ezberdintasunak" nabarmenak direla azpimarratu du, gauzak horrela, "akordio programatikoa da gobernuaren zimendua, eta horrek indarrean dirau".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!