Eztabaida gori joan da gaur Nafarroako parlamentuan, EH Bilduko ordezkariek tortura salatzeko afixak erakutsi dituztenean. Ana Beltran popularraren txandan gertatu da, hain zuzen, eta haserre bizian jarri da PPNko kidea.
"Zuek zarete torturatzen dutenak, hitzaltzaileak babestu dituztenak", oihu egin du Beltranek. Ostean, osoko bilkuratik alde egin dute PPNko bi parlamentariek.