Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Mozal legearen kontrako salaketa aurkeztuko du Ahotsa.info-k Europan

Euskalerria Irratia 2015-12-15 11:34   Politika  Nafarroa

Giza Eskubideen epaitegiarengana joko du, La Directako eta Diagonaleko zenbait kazetari grafikoekin batera, Defender a quien defiende plataforma baliatuta. Espainiak bultzatutako legeak adierazpen eta informazio eskubidearen kontra egiten duela azpimarratu dute.

Mozal legearen kontrako salaketa aurkeztuko du Ahotsa.info-k Europan
Argazkia: Defender a quien defiende plataformak aurkeztu du salaketa. | Ikusi handiago | Argazki originala

"Nazio mailako eta nazioarteko mekanismo juriko-polikoak martxan jarri behar dira Mozal legea geldiarazteko". Hitzok egin dituzte Ahotsa.info-ko kideek, webgunean bertan.

Europara joateko helburua, argia: "Eskubideen urraketan fokua jartzea". Adierazi dutenez, gainera, ez da Hiritarren Segurtasunerako Legea ezbaian jarri nahi duten bakarra, eta, ildo horretan, gogora ekarri dituzte zigor kodearen erreforma, Segurtasun Pribatuaren legea eta Auzipetze Kriminalaren Legea. Hirurak, eskubide urratzaileak, haien ustetan.

Mozal Legearen 36. eta 23. artikuluek informazio eskubidea "urratzen" dutela diote, halaber; "batez ere kazetari grafikoentzat", zehaztu dutenez. Izan ere, poliziak grabatzea delitu izan daiteke.

Hain zuzen ere, Espainiako Ordezkaritzak Ahotsa.info-ri bidalitako ohartarazpen bat dela eta bat egin du hedabideak salaketarekin. Sanferminetan grabatutako bideo batean, Espainiako polizia ikus zitekeen, eta "delitu izan daitekeela" jakinarazi zien Carmen Alba ordezkariak hedabideko kideei.

Bideo batean azaldu dute kasua, gaztelaniaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa