Torturari buruzko dokumentala egiteko diru bilketa abian du Ahotsa.infok

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 10a, 13:36

Filmotek eta Ahotsa.infok zuzenduko dute 'Galdutako objektuak' lana. 15.000 euro bildu nahi dituzte berrogei egunean. Bihar aurkeztuko dute proiektua.

Mikel Zabalzaren auzian oinarrituta, Euskal Herrian torturak izan duen eraginari buruzko dokumentala ari dira egiten Ahotsa.info eta Filmatek: Galdutako objektuak.

Zabalza auzia gertutik ezagutu duten adituak elkarrizketatu dituzte: Zabalzaren senideak, Iñigo Iruin abokatua edota harekin batera atxilo hartu zituzten hainbat lagun. Horiekin batera, torturari buruz jardun dute, besteak beste, Paco Etxeberria forentsearekin edota Theo Van Boven nazioarteko kontalariarekin.

Lana aurrera eramateko, 15.000 euro bildu nahi dituzte datozen 40 egunetan. Horri buruzko informazio guztia Verkami plataforman proiektuaren webgunean eta www.mikelzabalza.eus atarietan jarri dute irakurgai.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!