Mikel Zabalza gogoratuko dute haren heriotzaren 30. urteurrenean

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 6a, 13:36

Egia jakin nahi dute senitartekoek eta aitor diezaiotela Zabalzari poliziaren indarkeriaren biktima izan zela. Justizia egin dadila eskatuko dute hilaren 21eko omenaldian.

30 urte beteko dira azaroaren 26an Mikel Zabalza bizirik ikusi zuten azken aldiaz geroztik. Bertsio ofizialak dio Bidasoa errekan itota hil zela Zabalza komisaldegitik ihes egin ostean. Senitartekoek 1985ean ez zuten halakorik sinetsi eta egun ere, ez dute bat egiten azalpen horrekin.

Egia jakin nahi dute. Aitortu dakiokeela Zabalzari poliziaren indarkeriaren biktima izan zela. Justizia egin dadila. Senitartekoek eta herritarrek, baita Aezkoako Batzar Nagusiak zein Orbaizetako Udalak ere gogoan izan dute Mikel Zabalza urteotan guztiotan.

30. urteurrenean omenaldi berezia eginen diote Garraldan. Atzera begira jarriko dira eta memoria, justizia eta egia eskatuko dituzte. Aurrera begira jartzeko asmoa ere badute, biktima guztiak aitortzeko eskatu eta behin betiko gatazkarekin amaitzeko

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!