Baztanek emakumeenganako indarkeria oro gaitzetsi du

Euskalerria Irratia 2015eko urriaren 22a

Bart Elizondon egindako elkarretaratzea. Argazkia: Mikel Navarro

Nafarroa Oinezen izandako sexu erasoa errefusatu eta gaitzetsi dute Baztan bailarako herritarrek elkarretaratze jendetsu batean.

Emakumeenganako indarkeriaren aurka batu dira Baztango herritarrak. Nafarroa Oinezen izandako sexu erasoa errefusatu eta gaitzetsi dute. Baztan osatzen duten 15 herrietako ordezkari politikoekin batera, jendetza izan da Baztan Ikastolak antolatutako protestan. Nafarroako Parlamentuko presidente Ainhoa Aznarez ere izan da elkarretaratzean. Txiki geratu zen bart Elizondoko plaza. Mukuru bete zen Indarkeria sexistarik ez goiburuarekin egindako elkarretaratzea.

Eguesibarko Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du “erabateko gaitzespena” adieraziz igandean ikastolen aldeko festan izandako sexu erasoari. Era berean, babesa eskaini diote erasoa jasan zuen neskari eta haren senitartekoei eta beharrezkoak dituzten baliabideak emateko prest azaldu da Udala. Gaur 18:30etarako elkarretaratzea deitu dute Eguesko udaletxe plazan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!