Euskararen festan

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2015ko urr. 20a, 11:52

Noizbait gertatu behar, eta igandean gertatu zen, Elizondon. Nafarroa Oinezen. Euskararen festan. Zer eta sexu eraso bat. Nerabe batek nerabe bati. Gure nerabe batek gure nerabe bati.

Modu bateko gazteak nahi ditugu. Modu bateko gizon eta emakumeak. Sanoak, errebindikatzaileak, berdintasunaren praktikatzaile aktiboak, ezezko ezetz, benetan ezetz, dela dakitenak. Baina mila sermoi aurrerakoi adituta ere, gure gazteek euskararen izenean mozkortzen eta drogatzen segitzen duten bezala, ez dute beti jakiten ezezkoa egiazki ezezkoa dela. Ez dira beren gurasoak ez bezalakoak. Ez gara bertzeak ez bezalakoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!