Hauteskundeak 2015

Laura Perez: "Ez dut ezkutatzeko deus, kontratazioa legezkoa izan zen"

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 14a, 13:46

"Iraina" iruditu zaio Perezi Nafarroako Gobernuko bozeramaile Juan Luis Sanchez de Muniainek atzo leporatu ziona: fabore tratua izan zuela frantseseko irakasle izateko lortutako kontratazio horretan.

“Ez dut ezkutatzeko deus”, hitz horiekin ekin dio Laura Perezek agerraldiari. Eskuartean, frantseseko irakasle izateko Artikako kontzejuak egindako probaren espediente guztia. Proba egiteko lehen deialditik, frantseseko irakasle izateko puntu gehien jaso zituela ziurtatzen duen azken papereraino. "Iraina" iruditu zaio Podemos-Ahal duguko Parlamenturako zerrendaburuari Nafarroako Gobernuko bozeramaile Juan Luis Sanchez de Muniainek atzo leporatu ziona: fabore tratua izan zuela kontratazio horretan.

Perezek nabarmendu duen bestea da, bere gurasoak Artikako kontzejuko kide direla bai, ama presedentea zela, baina, lan deialdi horretan ez zutela esku hartzerik izan.

"Beldurraren kanpaina, gezurrarena eta irainarena ari da UPN erabiltzen", ohartarazi du. "Beldur da alderdia, Podemos-Ahal dugu Gobernura iritsi eta alfonbrak altxatuko ditugulako", esan du Perezek.  "UPN bere kolkoari begira baina,ez da jarri, zerrendetan inputatutako hautagaiak dituelako, Artikako kontzejuko UPNko kidea tartean".

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!