"Urteotan gizarteari bizkar emanez kudeatu dira hainbat administrazio eta gobernu; bulego itxietan eta gutxi batzuen onura bilatuz hartu dira erabakiak", hala hitz egin du Adolfo Araizek. . Hori horrela, Ustelkeriaren Bulegoa aurkeztu du koalizioak. Horrekin batera, bulego hori arautuko duen foru legearen oinarriak ere mahai gainean jarri ditu. Ustelkeriaren bulegoak hiru eginkizun nagusi izanen ditu: gizarte auditoretza, ustelkeriaren prebentzioa eta ikuskaritza lana.
Ustelkeriaren Bulegoak gizarteak duen kontrol eta ezagutzarako eskubidearen erantzuna izan nahi duela nabarmendu du Araizek. Modu horretan, Arartekoa, Kontuen Ganbera edo eta epaitegiek egiten duten lanarekin bat eginen luke.