EkoIruñea proiektua aurkeztu duEH Bilduko Joseba Asironek. "Proiektu horrekin Iruñea hiri jasangarri eta ekoizleen eredura ekarri nahi dugu", nabarmendu du. Horretarako, ingurumena eta bioaniztasuna zaintzeari ekin behar zaiola uste du EH Bilduk, arreta berezia eskaintzea alegia.
Bost neurri jarri ditu mahai gainean koalizioak EkoIruñea proiektuaren helburuak erdiesteko:alde batetik, mugikortasun jasangarrirako Plan Integrala eginen luke. Eskualdeko beste garraio eredu eraginkorrago baten aldeko apustua, Metrobus proiektutik abiatuta. Kudeaketa publiko eta zuzena egitea. Bizikleta Plan Zuzentzailea ere sortuko luke. Baita oinezkoentzako ibilbideen sarea osatu eta egokitu ere. Lurrazpiko aparkalekuen kudeatzaileekin eta Alde Zaharreko bizilagunekin Plana errotazio plazak murrizteko eta auzoan bizi direnen eskura jartzeko.
Horrez gain garrantzitsu ko du eskualdeko koordinaziorako Hirigintza Plana osatzea. Iruñea eta eskualdeko herrien arteko bategiteak arrazionalizatzeko eta hirigintza hazkundea koherentea, kohesionatua eta koordinatua izan dadin.
Iruñea “plastikorik gabeko hiria” izendatuko luke, Mankomunitatearekin koordinazioan plastikozko poltsen erabilera gutxituz. Eskualdeko eraztun berdea ere osatuko luke alderdiak, Iruñerriko gainerako herriekin koordinatuz. Bukatzeko, kontsumoa murrizteko Energia Plana jarriko luke abian, energia berdearengatik ordezkatu eta tokiko energia sustatuko luke.