"Euskarak beste mundu bat zabaltzen dizu. Literatura, komunikabideak, lagunartea, mundua ikusteko beste modu bat". Hala mintzo da Reyes Ilintxeta 'Gu euskahaldunak gara' dokumentalean. Erreferentziazko 19 euskahaldunen lekukotza biltzen du film labur honek. Elkarrizketen bitartez, euskararen alorreko ahalduntzeaz ari dira: noiz ahaldundu ziren, nola, zergatik... Norbanako gisa euskahalduntzeaz ari dira, baina baita ahalduntze esperientzia kolektiboei buruz ere.
Elkarrizketatuak
Dioni Agerre (errugbi jokalari ohia)
Katixa Agirre (idazlea)
Maite Arroitajauregi 'Mursego' (musikaria)
Amets Arzallus (bertsolaria)
Eñaut Elorrieta (musikaria)
Reyes Ilintxeta (Euskalerria irratiko kazetaria)
Paxkal Indo (Seaskako presidentea eta musika-ekoizlea)
Jon Irazabal (Durangoko Azokako zuzendari ohia)
Jose Anjel Iribar (Athleticeko jokalari ohia)
Iraia Iturregi (Athleticeko jokalaria)
Jose Luis Lizundia (Euskaltzaina eta Durangoko Azokako zuzendari ohia)
Iñaki Martinez de Luna (soziolinguista)
Mertxe Mugika (AEKren koordinatzailea)
Anaje Narbaiza (Elay enpresako euskara-planaren idazkaria)
Martxelo Otamendi (BERRIAko zuzendaria)
Iñaki Perurena (harri-jasotzaile ohia eta aktorea)
Maider Unda (borrokalari olinpikoa)
Kirmen Uribe (idazlea)