Aske geratu da Artxanko, bermea ordainduta

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 10a, 20:19

Argazkia: Berria

Epaileak Purroi eta Bandres zuzendaritzako kide ohiak auzipetu egin ditu.

Gaur arratsaldean, Miguel Artxankoren abokatuak bermearen ordainketa formalizatu dute Nafarroako Auzitegian, eta horren ondotik aske geratu da Osasunako presidente ohia. Artxanko joan den larunbatean espetxeratu zuen Iruñeko bigarren instrukzio auzitegiko epaile Fermin Otamendik, baina 500.000 euro ordainduta baldintzapeko askatasuna lortzeko aukera eskaini zion.

Osasunaren kontuetatik 2,4 milioi euro desbideratzea eta partidak erostea leporatzen diote Artxankori. Auto berean, epaileak Txuma Peralta Osasunako zuzendaritzako kide ohiaren baldintzarik gabeko espetxeratzea agindu zuen.

Bestalde, haien deklarazioak entzun eta gero, zuzendaritzako kide Purroi eta Bandres aske utzi ditu epaileak, baina karguekin. Hori guztiori horrela, Osasunaren auziaren brruan egun 10 auzipetu daude: Artxanko, Izko, Pascual, Bizkai, Gomez, Bandres, Peralta, Purroi, Lopez eta Makirriain.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!