Cirila Escudero, Tafallako lehenengo grebalarietako bat

Erabiltzailearen aurpegia Bakarne Atxukarro 2021ko eka. 15a, 15:56

Garrarte gozotegian ezagutu du Bakarne Atxukarrok Cirila Escudero. Frankismoaren errepresioa jasan ondotik jaso zuen negozioa; aurretik, 23 urte zituela Tafallako lehenengo greban parte hartu zuen.

Garrarte familia-negozioa XIX. mendearen amaieran hasi zen, zehatzago esanda, 1880an, urte horretan aurkitzen baita lehen dokumentu-aztarna: egungo jabeen birraitonak, Pablo Lópezek, Tafallako Udalari postu bat ordaindu zion, baina pentsatzekoa da familia-tradizioa are zaharragoa izan zitekeela arlo horretan. Pabloren oinordekoa Santiago Lopez izango zen, 1936an fusilatua, 47 urte zituela, eta haren atzetik bere alarguna, Cirila Escudero, familiako negozioaren eta bederatzi seme-alabaren ardura hartu behar izan zuena.

Azkena, aita hil zenean bidean zen Maribel izan zen, 15 egun geroago jaio baitzen. Haren atzetik Yolanda eta Angelines, Santiago eta Maribel, neba-arrebak eta negozioko bazkideak zeuden. Egun bosgarren belaunaldia ere produktu garrapiñatuaren negozioan sartuta dago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!