Entzutekoak

Maria Mitchell, AEBetako lehen emakume astronomoa

Erabiltzailearen aurpegia

Bale-arrantzaleak itsasoan ez galtzen lagundu zituen gaztetik Maria Mitchellek. "Miss Mitchell Comet" kometa aurkitu zuen 1847ean, eta nazioartean ospea eman zion aurkikuntzak. Bakarne Atxukarrok eman digu astronomoaren berri.

1847ko urriaren 1eko gauean, oraindik ezezaguna zen kometa batek Ameriketako Estatu Batuetako zerua zeharkatu zuen. Maria Mitchell gaztea Massachusettsetik hegoaldera dagoen uharte txiki batean zegoen, Ozeano Bareko Banku Nazionalaren sabaitik zerua begiratzen ari zen zazpi zentimetroko errefraktorea zuen latoizko teleskopio batekin eta lehena izan zen kometa ikusten. Aurkikuntza honek Mitchell, Estatu Batuetako lehen emakume astronomoa bihurtu zuen.