Haren aitaren afizioa ofizio bilakatu zuen Mary Anning gazeak XIX mendearen hasieran. Lyme Regis herri ingelesean bizi zen, haren ama eta anaiarekin, eta jurasiko garaiko iktosauroak, plesiosauroak, arrain fosilak eta pterosauroak aurkitu zituen, besteak beste. Fosil bildumagile eta merkataria ere izan zen Anning.