Entzutekoak

Remigia Etxarren, Argako erregina

Erabiltzailearen aurpegia Bakarne Atxukarro 2021ko api. 27a, 16:25

Remigia Etxarren iruindar funanbulista ekarri du irratira Bakarne Atxukarrok. Ehun urte dira hil zela. Iruñeko Udalak material ezberdinez osatutako erakusketa bat antolatu du. Maiatzaren 16ra bitarte ikusgai izanen da Kondestable jauregian.

Arga ibaia 10 metroko altuerara jarritako soka batetik gurutzatu zuelako deitzen zioten Argako erregina Remigia Etxarren iruindarrari. Nabarreria kalean jaio zen, 1853an. 1882ko sanferminetan egindako saioak nazioarteko ospea eman zion funanbulista gisa. Iruñeko Txantrea auzoko kale batek bere izena darama.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!