Duela 60 urte arte Ekuadorreko waorani etniak ez zuen harremanik kanpoko munduarekin, baina orain petrolio industriaren mehatxupean dago. Nemonte Nenquimo aldaketa honen eta bere ondorioen lekuko izan da. Amazonian, planetako birika berdean, bere bizitza defendatzeak Goldman Fundazioaren sarietako bat merezi izatea ekarri dio.