Entzutekoak

2019ko Cermi saria eskuratu du Eunate Arraiza futbolari nafarrak

Erabiltzailearen aurpegia Bakarne Atxukarro 2019ko urr. 8a, 15:21

Entzumen urritasuna duen futbolariaren berri eman digu Bakarne Atxukarrok Irrintzi Plazan.

Bilboko Athletic futbol taldeko Eunate Arraizak 2019ko Cermi Saria jaso du, kirol Inklusiboaren kategorian. Eunate Arraiza 1991ko ekainaren 3an jaio zen Biurrunen. Bi urte zituela gurasoek arazo bat zeukala ikusi zuten. Egia zen, entzuteko desgaitasuna zeukan.

Inklusioaren alde egindako lana aitortu nahi du sariak, hala nola, pertsona desgaituen aldeko lan inklusioan, gizarteratzean, irisgarritasun unibertsalean, gizarte eta zientzia ikerketetan, kultura inklusiboan, gizarte arduran, aktibismoan edota generoan egindako lana.

Kirol Jarduera Inklusiboaren kategorian aitortu dute Eunate Arraiza. Biurruneko jokalariak entzumen urritasuna du eta futbol jokalari profesionala da 2012. urtetik. Bere talentu guztia bideratzen du bazterketarik gabeko kirola sustatzearen alde.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!