Entzutekoak

Bakarne Atxukarro: "Emakume nafar bat dago NASAn: Jaione Romero"

Erabiltzailearen aurpegia Bakarne Atxukarro 2019ko mai. 28a, 16:46

Sartagudako Jaione Romeroren berri eman digu gaur Bakarne Atxukarrok Irrintzi Plaza saioan. 

Sartagudako ikastolako ikaslea izan zen eta batxilergoa hasi aurretik zientzien edo letren artean aukeratu behar izan zuen. Zientziak hartu zituen eta unibertsitatean biologia aukeratu zuen. Unibertsitatera Iruñera joan eta bi lizentziaturekin atera zen, bat biologian eta
bestea biokimikan. Unibertsitatea amaitu baino lehen Estatu Batuetan praktikak
bilatzen hasi zen. Lana bilatzen ari zenean, NASAko zentro batean praktikak egiteko aukera eman zioten, eta hautaketa prozesua pasatzen lortu zuen. Hori dela eta karrera amaitu eta hilabete batera bertan praktikak egiten hasi zen. Hasieran hiru hilabeteko praktikak egiteko aukera eman zioten, gero urte batera luzatu, eta ondoren lan kontratu bat eskaini zioten. Gaur egun AEBtako espazio agentzian, egiten du lan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!