Korrika 19

'Minutu bateko eleak' gozagai Berriozarren gaur, Korrikaren karietara

Erabiltzailearen aurpegia Berriozarko Zorroka Elkartea 2015ko mar. 27a, 07:08

Korrikari buruzko testuak irakurriko dituzte 20:30etik aurrera, Berriozarko Herria tabernan, Iñigo Labiano pianu jotzailea eta Mikel Poza marrazkilaria lagun.

'Minutu bateko eleak' Korrikaren karietara Zorrokak antolatzen duen ekitaldia da. Berriozartarrek minutu bateko testuak aukeratu edo sortu egiten dituzte eta ostiralean denok irakurriko ditugu, Iñigo Labiano pianojolearen musika lagun eta Mikel Poza marrazkigilearen obrek alaituta. Ekitaldi anitza eta dibertigarria da, eta bakoitzak nahi duena adierazteko aukera aprobetxatzeaz gain, Korrikan laguntzeko erabiltzen dugu. Etorri!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!