Larunbatean Tafallan eta Kaparroson, igandean Erriberrin eta astelehenean Allon.
Egun eta leku hauetan egingo ditugu, bertako D ereduko familiekin batera, euskarazko Jolas Tailerrak. Urte osoa iraungo duen Haizea Dinamikaren barruan, eta Aurrematrikulazio Kanpainaren aitzakipean, aukera politia izango dute bertako gurasoek, beraien semealabekin euskaraz jolasteko.
Hurrengo hitzordua: apirilaren 15ean Erriberrin, Besarkatu ekimena.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!