SORTZEN ELKARTEAREN OHARRA 2017KO ABENDUAREN 12AN

Erabiltzailearen aurpegia Sortzen 2017ko abe. 12a, 16:05

Kolpe bat, beste bat, eta beste bat. Gaurkoan Nafarroako Auzitegi Gorenak kolpe bat eman dio Iruñeko bi haur eskolatan euskaraz ikasteko eskubideari. Udalak adostutako aldaketaren eta Iruñeko bizilagunek urte luzez aldarrikatutakoaren aurkakoa da epaia, eta atzerapausoak hizkuntza eskubideen urraketan sakonduko luke. Zergatik sakondu? Sistema eta legea Lingua Navarroruma gorroto duen erregimenarena delako eta, hori bota eta berri bat eraiki ezean, aurrerapauso txikiak ere, erregimenak ongi diseinatutako mugekin topatuko direlako. Ezin dugu ahaztu hezitzaileen zerrenda bakarra bertan behera uzteko arriskua dagoela, euskara jakiteagatik hezitzaileak diskriminatuz. Edota, gaur egun oraindik, Nafarroako Unibertsitate Publikoan euskaraz ikasi daitekeen gradu bakarra magisteritza izatea. Vascuencearen Legearekin bukatzeko garaia da. Nafarroa osoan euskara ofiziala izateko garaia da. Eman diezaiogun bide euskarari berdintasunaren alde. Larunbatean, abenduak 16, 12:00etan Autobus Geltoki zaharretik aterako den manifestazioan, bete dezagun Iruñea “euskaraz bizi nahi dut” aldarriz. Kolpe bat, beste bat, eta beste bat. Baina ez dugu etsiko!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!