Sortzen Jaietako Abestien Bilduma eta 2018ko Hezkuntza Egutegia kaleratu ditugu

Erabiltzailearen aurpegia Sortzen 2017ko aza. 27a, 16:24
Sortzen Jaietako Abestien Bilduma eta 2018ko Hezkuntza Egutegia kaleratu ditugu! Eskuratu nahi? Hemen lortu ditzakezu: Durangoko Azoka: Artekale 82 Iruñea: Jarauta 32 Andoain: Martin Ugalde Kultur Parkea Eskatuz: 948221380 | 943303504 | sortzen@sortzen.eus

Musika Bilduman (5€) 1996 urtetik 2017 urtera izandako Sortzen Jaietako 15 abesti bildu ditugu. 15 abesti eta, akorde bakoitzaren atzean, ehunka istorio, ehunka auzolan, ehunka ekimen, ehunka protesta... Oroitzen zara Erreniegaren urtean beroak itota mangerarekin bustitzen ibili ginela? Eta hainbat urtetan izandako euriteetaz? UPNk jarritako oztopo guztiak eta, izango ditugunak, ahaztu gabe.

Hezkuntza Egutegian (6€)(horman zintzilikatzeko), hilabete bakoitzean, hezkuntzarekin lotutako argazki bat izango dugu: euskaraz bizi eta ikastearen aldeko aldarrikapenak, ikasle protestak, Sortzen Jaiak, hezkuntza mugimenduaren mobilizazioak, eskolen aldarrikapen propioak... Gainera, esaldi bat topatuko dugu hilabete bakoitzean. Egun bakoitzak nahi duzuna idazteko espazioa dauka eta, egutegiak, data esanguratsuak markatuta dakartza.

*Musika Bilduma eta Hezkuntza Egutegia hartu ezkero, biak, 10€ren truke izango dituzu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!