44 pitzadura gehiago Vascuencearen Legearen harresian

Erabiltzailearen aurpegia Sortzen 2017ko eka. 21a, 09:41

Nafarroako zenbait udalek onartutako mozioari bidea emango dio Parlamentuak. Gehienak, deitutako "zonalde ez-euskaldunean" kokatuak, beste udal bat "zonalde mistokoa". Denon gogoan, nafartar guztiontzat hizkuntza eskubide berberak izatea.

Ostegun honetan Nafarroako Parlamentuak bidea emango die 44 udalek onartutako mozioei. Horrela, Vascuencearen Legean aldaketa bat gauzatuko da, eta 43 udal “eremu ez euskaldunetik” “mistora” pasako dira, eta beste udal bat, “mistotik” “euskaldunera”.

Hau izango da, bestalde, gauzatuko den aldaketa bakarra, baina, halere, udal horietako herritarrak zoriondu egin nahi ditugu, denon gogoan baitago nafar guztion hizkuntza eskubideak bermaturik izatea. Eta gogoratu nahi dugu, hain zuzen ere, horrela adierazi dutela onartutako mozioetan, behin baino gehiagotan Vascuencearen Legeak ezartzen duen zonifikazioarekin amaitzea eskatu baitute.

Hori da, Sortzen Elkarteak azpimarratu nahi duena, izan ere: Alde batetik, Nafarroan ematen ari den Aldaketan, hizki larriz, herritarrak izaten ari diren protagonismoa, bai euskarazko hezkuntza zabaltzeko zein zonifikazioak suposatzen duen diskriminazioarekin bukatzeko. Vascuencearen Legearen harresiaren kontra benetako auzolan bat hedatzen ari dela aurreikusi dezakegu. Baina, bestetik, esan beharra dago, eremu batetik bestera pasatzea ez dela nafar guztien hizkuntza eskubideen bermea lortzeko bidea. Horregatik, Parlamentuko ordezkariei gogoratu nahi diegu, gaia ongi kokatu bere osotasunean eta urteetako diskriminazioari bukaera emateko garaia dela . Hizkuntza eskubide berberak nafar guztiontzat orain, herrian eta eskolan!.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!