Zergatik #HezkuntzaBurujabetza mahai-ingurua? Bideo deialdia.
Hezkuntza eta Burujabetza mahai-ingurua
Martxoak 30 osteguna, 18:00etan San Frantzisko eskolan
Euskal Eskola Publiko Berria eta Hezkuntza Sistema Propioa sortze aldera Sortzen Elkarteak hezkuntza burujabetza du aldarri eta eraikuntza bide. Herri eta auzo bakoitzeko hezkuntza komunitateak bere eskolaren proiektua ahalik eta modu autonomoan garatzeko aukera gisa eta, Euskal Herri mailan hezkuntza komunitateak saretuz, eredu berri, kolektibo eta propioak eraikitzeko bide bezala ulertuta.