Ezkaba Ikastetxeak laugarren gela behar du. Gau

Erabiltzailearen aurpegia Sortzen 2017ko mar. 8a, 19:49

Ezkaba Ikastetxeak laugarren gela behar du. Gaur dela hilabete eskasa izandako aurre-matrikulazio kanpainan 78 familiek izena eman zuten Antsoaingo Ezkaba Ikastetxean, beraien 3 urteko haurrek bertan ikas ditzaten. Ikastetxeko hezkuntza komunitateak 19-20 ikasleko 4 gela irekitzea aurreikusten zuen, horretarako espazio baldintzak daude eta. Baina Nafarroako Hezkuntza Departamenduak 3 gela soilik baimendu ditu, 25 ikasleko bakoitza. Modu honetan, 3 familia ikastetxetik kanpo utzi dituzte eta inguruko ikastetxeetara bidali. Zentzu honetan, argi utzi nahi dugu Hezkuntza Departamenduak erakutsitako jarrera merkantilistak talka egiten duela 25 urtez aldarrikatzen, eta egunero gauzatzeko borrokatzen, daramagun eskola publiko berriarekin. Departamenduko arduradunei baliabideen kudeaketak hezkuntzaren kalitatea eta familien eskubideak ezin dituela baldintzatu esan nahi diegu. Eta horregatik, datozen egunotan eskolako ordezkarien eta Departamenduaren artean egongo diren elkarrizketetatik, datorren ikasturtean Ezkaba Ikastetxean haur hezkuntzako 1.go mailako 4 gela egotea, besterik ez dugu espero. Bukatzeko, Sortzen Elkartetik gure babes osoa adierazi nahi diogu Ezkaba Ikastetxeko hezkuntza komunitateari, datorren ikasturtea 78 familia berriek osatutako 4 geleekin hasi nahi dute eta. Eta horretarako, Eskola Kontseiluan adostutako mobilizazio eta dinamika ezberdinak ari dira martxan jartzen. Kalitatezko hezkuntza publikoaren alde, hezkuntza burujabetza da giltza! Sortzen Elkarteko prentsa oharra 2017ko martxoak 8

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!