Hau da, atzo, irratian, Vascuencearen Legearen 30.

Erabiltzailearen aurpegia Sortzen 2016ko abe. 16a, 10:47

Hau da, atzo, irratian, Vascuencearen Legearen 30. urteurrena dela eta, egin zen saio bereziaren audioa: http://euskalerriairratia.eus/irunerria/1481809019457 Hona hemen, Sortzen Elkartetik, zabaldu nahi dugun saio honen inguruko iritzia: Orduan, laburbilduz, "eskerrak Vascuencearen Legea onartu zela, bestela okerrago egon gintezke". Benetan? Hori da Nafarroako komunitate euskaldunari zabaldu nahi diogun mezua ta diskurtsoa? Diskriminazioaren 30 urte hauek horrela labrubildu daitezke? Non gelditzen da, Nafarroako euskaltzaleok, 3 eremuetan, erakutsitako konpromezua, auzolana, pairatutako sufrimendua eta diskriminazioa ?. 5 iritzi horien artean, egia da, denetarik entzun dezakegula, baina sentsazio orokorra hori denez, UPNri eskertza ekitaldia prestatzen has gaitezke (ironiaz). Bukatzeko, entzun dezagun Kaparrosoko gurasoek eskatzen dutena; adi egon Zentroniko, Barasoaingo edota Azkoiengo eskolan D ereduan ikasi ezin izan duten haurrei; erreparatu momentu batez Abartzuzako familien kasuan, zonalde mistoan, eta nahiz eta askotan eskatu, hau da, soilik, beraien bigarren urtea D ereduarekin; gogoratu ere, zonalde mistoan eta euskaldunean, euskaraz bizi eta ikasi ahal izateko bota den izerdia, irriparrak eta nekeak ... Bueno ba, hor dago gure erreflexioa: UPNrekin Euskararentzat Lege berri bat beharrezkoa bazen, behin aldaketa politikoa emanda, orain, beharrezkoa izateaz gain, ezinbestekoa da. Nafartarren eskubidea da eta! Agur bero bat Euskalerria Irratia egunero posible egiten duzuenei.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!