Euskarazko hezkuntza publikoa sendo eta bide luzea egina duenaren seinale izan ziren topaketa hauek. Gero eta gogo handiagoa dugu euskaraz ikasteko, maitatzeko edota bizitzeko. Gero eta gehiago gara, esaterako Iruñerriko haur eskoletan %37ek euskarazko eskaintza lehen aukera dutela adierazi digute. Hemen duzue sasoi honen adierazle txiki bat bideoan.