Orkoiengo Auzalar eta San Miguel Ikastetxeen ezezkoa PAIri

Erabiltzailearen aurpegia Sortzen 2015ko aza. 20a, 14:14

Hona hemen "Orkoien esan zerbait" blogean argitaratutako informazioa: http://orkoien-algoquedecir.blogspot.com.es/2015/11/auzalar-eta-san-miguel-kastetxeen.html Bi ikastetxeetako zuzendaritzek eta Auzalar ikastetxeko Baietz guraso elkarteak idazkiak helarazi dizkiote udalari PAI ezartzea baztertzeko dituzten arrazoiak adieraziz.

Irailaren 17an Orkoiengo udalak mozioa onetsi zuen PSN, UPN eta UIOren aldeko bozekin. Mozio horretan, besteak beste, San Miguel eta Auzalar beren ikastetxeetan PAI programa ezartzera premiatzen zituen.

Duela gutxi ikastetxeetako zuzendatzitzek eta Auzalar ikastetxeko Baietz guraso elkarteak erantzuna helarazi zieten udalari, gaiaren inguruko gogoeta eginez eta beren ikastetxeetan PAI programa ez ezartzeko erabakia hezkuntzan oinarritutako argumentuen bidez adieraziz. Horretaz gain ikastetxeek udalaren jarrera gaitzetsi egiten zuten idazkiotan, mota honetako erabakiak hezkuntza komunitatea kontutan izan gabe hartzeagatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!