Urteak dira Sortzen elkarteak, guraso eta bertako eragileekin batera, zonalde diskriminatuko jaia antolatzen dugula. Faltzesekoa 6. edizioa izanen da. Artaxoan hasi eta Larraga, Mendigorria, Bilatorta eta Oibarren ospatu ostean. Zonalde “ez Vascofonoan”, D ereduan haurrak matrikulatzeko beharra aldarrikatzetik sortu zen jai hau, hainbat gurasoen eskariz.
Aurtengoa zertxobait ezberdina izanen da, “Vascuencearen legea”ri zirrikitua ireki baitiogu urteetako lanari esker. euskaraz ikasteko eskubidea zabalduko dugu Nafarroa osora.
Lan honetan segitzeko asmoz, eta babesa eskainiz zinegotzi eta kargu publikoen taldetxo bat elkarte genuen Faltzesen Larunbatean:
Karlon Moriones Antoñanzas - Kaseda / Mikel Ayape- Kaseda / Rafa Bargues- Zangotza / Ricardo-Guillen- Iratxeta / Maider Zabalza- Iratxeta / Pablo Azcona- Lodosako alkatea / Enrique Ataun- Lodosa / Jose Mari Ros- Abarzuzako alkatea / Victorio Tapiz- Miranda de Arga / Miguel Cabañas- Miranda de Arga / Ramon Muruzabal- Leotz / Oteitzako zinegotziak
Hona hemen aurkeztu genuen egitaraua:
FORU PLAZAN:
. 10etan, hamaiketakoa eta dianak gaitariekin herrian barna.
. 11etan, makaia dantza taldearen emanaldia.
. 12etan, faltzeseko musika bandaren irteera “el piloneraino”.
. 12:30etan, “neskak gara eta zer?” zirko ikuskizuna.
. 13:30etan, eskertza ekitaldia: euskara herria josten ari gara !. baigorria abesbatza, uharteko dantzariak eta makaia dantza taldea, eta faltzeseko joteroak.
. 16etan, dantzaldia: nunca es tarde (faltzesekoak)+ marianitoz blai+ trikidantz
. 20etan, garbiketa auzolana.
Herri bazkaria:
. 14:30ean, faltzeseko pilotalekuan. bonoak 10 euro.
GIZARTE ETXEKO PLAZAN:
. 10:30etatik 18:00etara, hamarratz txokoa, puzgarriak eta mural herrikoia.
. 11:00etatik 13:00etara, euskaraz mintza (haurrentzako jolasak).
. 11:00etatik 14:00etara, tailerrak.
. 16:30ean, ginkana: “faltzes ezagutu dezagun”.
. 18:00etan, zonaldearen itxiera eta garbiketa auzolana.
LA AURORA PLAZA:
. 10:30etatik 14:30etara, kaiku txokoa: tailerrak.
. 10:30etatik 14:30etara, herriko astoekin paseoan.
. 10:30etatik 14:30etara, txalaparta tailerra.
. 11:30etan, zigor magoa
. 12etan, kantu eta jolasak.
KARRIKADANTZA ETA ANIMAZIOA:
. visonaren zentroa irekita egongo da (erakusketa, bideo emanaldia, bisita gidatuak … )
. 10:30etatik 14:30etara eskulangileen azoka herriko kaleetan.
. 11:30etan, txalaparta ibiltaria foru plazatik.
. 11:30etan, faltzeseko eta argako mirandaren erraldoien irteera gizarte etxetik.
. 12:00etan, orreaga fundazioko kantuz herrian barna.
. 12:00etan, gurpiletako zezentxoen bilkura eta kalejira: dantzariak (faltzes eta uharte), iruñerriko zanpantzarrak, xapiru trikitixa eskolako trikitilariak, ...
Guzti honetaz gain, giro paregabeaz gozatu ahalko dugu Faltzesen. Jatekoa edatekoa eta dantzatzekoarekin batera.
HAN IZANEN GARA!!!