Nafarroako Lehen Hezkuntzako 3.mailako ikasleen 800 gurasoen sinadurak bildu dituzte jada, LOMCEk ezartzen dituen kanpo-frogen aurka.
Larunbat honetan, guraso hauetako batzuek agerraldia egin zuten Iruñean. Sinadura gehiago biltzeko asmoa azaldu zuten, eta apirilaren amaieran Hezkuntza Departamendura joko zutela iragarri ere. Haien helburua, ebaluazio mota hauek gelditzea, eta zentzu honetan eztabaida sakona ikastetxeetan zabaltzea.