Gaur Abartzuzako eta inguruko biztanleekin egon ga

Erabiltzailearen aurpegia Sortzen 2015ko mar. 10a, 13:34

Abartzuzan eskola berria eta D eredua nahi dute. Gaur Abartzuzako eta inguruko biztanleekin egon gara, Sortzen Elkartearen izenean, Gari Torregrosa eta Sergio Iribarren, gure babes osoa ematen. Herriko eskolaren egoera dela eta, azpiegiturarekin lotutako arazoak, alegia, Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Mahaiaren bisita izan dute. Landa eremuko eskola gehienek pairatzen dutenaren antzekoa dute Abartzuzan, eta honi, azken aurrematrikulazioan D eredua aukera dutenei, Hezkuntza Departamendutik, ezezkoa ematea gehitu behar diogu. Irakasleak, gurasoak eta udaleko zinegotziak bildu dira parlamentariekin. Eskola berri bat behar dute, eta gainera euskaraz. Abartzuzan argi dute. Honen aurrean, UPNko parlamentariaren erantzuna: "Pero tenemos el Parlamento que tenemos, y UPN tiene la mayoria". Sortzen Elkartetik, honekin lotutako bi hitzordu: -. Larunbat honetan, aldaketa sozialaren alde eta Euskal Eskola Publiko berri baten alde. Beharrezkoa da, inposaketen garaia amaitu da, gehiengo soziala errespetatuko duen gobernu berri bat behar dugu. -. Igandean, martxoaren 15ean: Zonifikazioaren mugak gaindituz Martxa. Lizarratik Bilatortara. 11etan Lizarrako Hilobi Saindutik aterako gara, eta Bilatortara iristerakoan, hamaiketakoa eta Hamarratz Txokoa izango dugu. Bukatzeko, apirilaren 19an Faltzesen ospatuko dugu Euskara Herria Josten jaialdira joateko deia eginez, famili argazkia egingo dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!