1945an lehen poema aipagarria idatzi zuen eta urtetan kolaborazio literarioak egin zituen komunikabideetan.
Josetxo Azkonak bere esaldi ezagunetako zenbait ahutatu ditu guri euskaraz eskaintzeko.
* Eta, nola bizi? Galdetu zidan norbaitek gutun batean. Nik gauza bera galdetuko nion.
* Aukeratzean errefusatu, uko egiten dut; ez dago bertze biderik.
* Errealitateaz idazten dut, eta ametsak errealitatearen zati bat dira.
* Betierekotasunik -eternitaterik- ez dagoen tokian, 10.000 zaharkin zeharo zahar
metatzen dira.
* Mundua krudela da, baina munduak bertze kalifikatzaile errukitsuagorik ere
merezi du.
* Jakin ez dakizkigun gauzek bihurtzen dute bizitza zerbait liluragarri.
* Hitzik gabe gelditzeaz harri eta zur jarraitzen dut oraindik:
entzun, entzun ezazu zeinen bizkor taupadatzen didan zure bihotzak!
* Anitz esker ematen dinat hiri, ene bihotza, hik ni berriro esnatzeagatik, eta, nahiz eta igandea izan -atseden-eguna-, lanegunak jarraitzen du ibiltzen nire saihets-hezur azpian, gelditu gabe,
* Dena nirea da, eta nirea ez da deus. Memoriarena ez da deus. Baina dena nirea da, so egiten dudan bitartean.
* Agorrezinak dira eta ezin dira besarkatu. Bereziak dira, hari-zuntz batengatik, hondar-ale batengatik, ur-tanta batengatik…Paisaia horiek.
* Zergatik zorabiatzen nau oraingo une honek eta berak samina dakarkit? Gaur beti izanen da bihar: eta hori da edertasuna.
* Lilurarik ez zaio falta mundu eder honi, ez eta esnatzea merezi duten egunsentirik ere.
* Trena hirugarren bidetik ari da sartzen. Jende multzo handi bat jaisten ari da. Ni han ez egoteak jendetzari jarraitzen dio, irteerarantz.
* Ez dut poesia imajinatzen bizitzan laguntzen diguten izakirik gabe: animaliarik, landarerik...eta are harririk gabe ere.
* Ez zaitez nirekin mindu, hizkuntza, hitz patetikoak maileguan hartzeagatik, hitz horiek gerora arinak irudi dezaten saiatzeagatik.
* Hegaztiak goizegi itzuli dira udaberri honetan. Poztu zaitez arrazoimena, senak ere huts egiten du. Bai, sena lelotu egiten da, eta berak arreta galtzen du.
* Hasiera oro jarraipena bertzerik ez da, eta gertaerei buruzko liburua erdi aldean egoten da beti, zabalik.
* Poema guztiak maitasunetik jaiotzen dira; are gaitza transmititzen duten horiek ere badute sakonean munduarekiko halako maitasun modu bat.
* Deus ez da oparirik, dena da mailegua. Zorretan nago leporaino. Neure buruarekin ordaindu beharko dut neuregatik: bizitza emanen dut nire bizitzaren ordainez.
* Akats anitz ditut, baina badut bertute bat, zera: denarekiko jakin-mina. Hori da nire hauspoa, nire motorra. Bizitza hain da emankorra. Dena dago aukeraz beterik.
* Bada informazio piloa bi minututan soilik planeta guztia zeharkatzen duena; baina, konturatzen bazarete, ergelkeria absolutuak dira, bat ere axolarik ez duten informazioak.
* Munduko eskola honetan, ikasle txarrak ere izaten, ez dugu urte bat errepikatzen, negu bat, uda bat… Inongo egunik ez da egun bera; antzeko bi gaurik ez dago; begietako begirada berdinik; errepikatzen diren bi musu.
* Itxaropena hartzen dugu oinordetzaz, ahaztearen oparia. Ikusiko duzu nola hondamendi artean seme-alabarik erditzen ditugun.
* Deus ez da bitan gertatzen, ez eta gertatuko ere. Horregatik eskarmenturik gabe jaio eta errutinarik gabe hilen gara.