Zer da PMMA?
PMMA (parametoximetafina) piluletan agertu ohi da normalean, kolore arrosa edo laranja izan dezake edo Supermanen logotipoa. Ez da substantzia berria, legez kanpokoa da Estatuan, nahiz eta Europako zenbait herrialdetan legezkoa izan eta beste hainbat substantzia bezala, duela zenbait urte medikuntza arloan erabilia izan da.
PMMA substantzia pizgarria da, baina MDMA baino askoz ere gehiago, honetaz gain, bere efektuak MDMArenak baino beranduago nabaritzen dira, hortaz, neurri berean edo handiagoan kontsumitzen bada, askoz ere toxikoagoa eta arriskutsuagoa izango da.
Substantzia honen kontsumoarekin erlazionatutako zenbait kasu larri izan dira azken aldi honetan Europan eta AEBetan. Zenbait pertsona ospitaleratuak izan dira eta badira ere, PMMAren kontsumoarekin lotutako zenbait heriotza.
Nola murriztu arriskuak eta kalteak?
Analisiaren bidez.
Pilulen kasuan batez ere, itsurak, neurriak, koloreak, etab. ez dute zehazten pilularen osagaia edo printzipio aktiboa, hortaz ezin dugu jakin zer dugun esku artean.
Hegoak Elkartean substantzien analisirako doako zerbitzua dugu.