Etzi 36. aldiz ospatuko dute Nafarroaren Eguna Baigorrin (Nafarroa Beherea). Nafarren arteko harremanak saretzeko helburua du jaiak. 1979an egin zuten lehen aldiz, Baigorriko eskaintza kulturala nahikoa eskasa zela iritzita. Euskarak indargune handirik ez zuen garai hartan, eta hari bultzada bat ematea ere bazen jaiaren helburua.
Egun, Basaizea elkarteak antolatzen du Nafarroaren Eguna, eta aurten ere egun osoko egitaraua antolatu dute: dantzaldiak, bertso saioa, bazkaria, txarangak, erakusketak...
Beste urtebetez festa eta aldarrikapena uztartuko dituzte Baigorrin.