Iruñeko lehen auzoko zuhaitza bozketa bidez hautatu behar da, eta horretarako ostiralean, 17:00, eta larunbatean, 11:00, bisita gidatuak eginen dira aukeran dauden 6 zuhaitz hautagaiak bertatik bertara ezagutzeko. Iruñeko udalaren lorategietako zuzendaria Mikel Baztan eta Zuhaitz Zaharren Laguna den Mikel Belasko gidari arituko dira bi hitzordu horietan.
Mikel Baztan eta Mikel Belasko biok arituko dirra ibilbidea egiten. Munduaren parkea zeharkatuko dugu bertako ehun urteko zedroen, izaien eta pinuen artean. Hortik Ezkaba plazara joanen gara. Ondoren Aieka kaleko palmondoak ikusiko ditugu. Lucía Solaren zedroaren ondotik pasa ondoren Maiatzaren Leheneko almez ederra aurkituko dugu. Hortik Gares plazara, Irubidera eta Alemanesetara. Etxe Gorriko gaztainondoaren parean despedida izanen dugu.Informazio gehiago: https://erabaki.pamplona.es/processes/El%20%C3%81rbol%20del%20Barrio?locale=eu