Mundu zabalean ezagunak dira leku izenengatik sortzen diren gatazkak. Korea eta Japonia arteko itsasoaren izena, esate baterako, liskar iturri amaigabea da.
Hemen Nafarroan ere hainbat adibide dugu. Nafarroa Garaian ofizialak diren izen batzuk EAEn edo Iparraldean desberdinak. Eta honi gehitu behar zaio aunitzetan Euskaltzaindiak beste forma batzuk ere proposatu egiten dituela hainbat kasutan.